XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Harik eta zirkukoak bazter haietatik zebiltzan egun batean, Zitz eta Zotz, Martinzaldi eta Marigorri, Joakintsu, Kakazto eta Eulipides, bildu ziren arte.

- Gure nondik-norakoak aztertuz eta beroriek oinarritzat hartuz, estrategia bat eraiki beharko genuke... hasi zen hizketan Joakintsu, hanpatuki eta hanpuruski, ohi bezala.

Baina erretolika harekin berehala gal zitezkeelakoan, instantean moztu zuen Marigorrik, barrutik gainezka egiten zion desesperazioa aholkulari zuela:

- Hemen komando bat osatu behar dugu, zeozer egiteko, edo ez dakit zer...!

- Indarrari indarrez erantzun...

- Baina komando bat osatzeko bi mando behar dira gutxienez, eta nik asto bakarra daukat erantzun zion Kakaztok, hitzen korapiloan galduta, ohi bezala.

- Kakazto: utzi orain txorakeriak, hau oso gauza serioa duk eta! Eulipidesek.

- Bai: zirt edo zart egin behar dugu: edota zirt eta zart, biak batera, hobeto Zitzek.

- Bai, baina nork lagunduko digu pelikula honetan aurrera egiten? Zotzek.

Eta guztiak Martinzaldiri begira ipini ziren, (...)